Erreserba ezazu zure logela

Hotelaren historia


Pujadas sendia Vianan

Pujadas sendia, jatorriz Aragoarra den Valdeolivoko Markesen leinukoa, XVII. mende erdialdera iritsi zen Viana hirira.

Bertan, Rodrigo Pujadas, markesgoaren oinordekoa, Ursula Remirez-Ganuzarekin ezkondu zen 1640ko irailaren 6an. Sorlekua Calatayud, Tutera, Elizondo eta Vianan zuten adarrek bat egin zuten horrela.Urte gutxitan, Pujadas sendikoak behin eta berriz agertuko dira San Pedro parrokia boteretsuaren aurrean, Vianako Udaleko ordezkari edo diputatu gisa. Parrokia hau Calahorrako elizbarruti zabaleko nabarmenetakoena izan zen. Aldi berean, markesetariko batzuk – Rodrigo, Juan Bautista, Fausto Eugenio- aginte makila eraman izan zuten hirian. Garai hartan Viana Oso Noble, Oso Leial eta Nafarroako Erresuma Zaharreko Printzerriko Buru izendatzen zuten.

XVIII. mendeko bukaeratik aurrera, Pujadas sendiak Viana utziko du, batetik, markesgoaren tokialdaketagatik, bestetik, urteetan pilatzen joan ziren kargu- eta ondoriozko betebehar- ugariengatik: Done Jakueren Ordenako Zaldunak, Erreginaren Zaldizainak, Hispanoamerika eta Filipinak uharteetako izendapenak…

Konfiantzazko langileen bidez, sendiak mantendu egin ditu Vianan etxea zein etxaldea ia XXI. mendea hasi arte.

Egungo Valdeolivoko Markesa Zaragozan bizi da.

separador

Vianako Pujadas Jauregia

Antzina San Pedro izena zuen kalearen bukaeran dago, egun, Francisco Navarro Villoslada kalea. Lehenago Remirez-Ganuzarena izan zen; hori erakusten du etxaurreko armarriak -leinu honetakoa: zortzi gaztelu-. Ikur heraldikoaren barrokismo ezak erakusten du eraikina XVI. Mendekoa dela.

Etxeko hormek hiru aldetara jotzen dute: Navarro Villoslada kalera, San Pedro enparantzara eta Tidon kalera. Etxeak, Kale Nagusiko horman, hirian ohikoak diren materialak erakusten ditu: harlandua beheko solairuan eta adreilua goikoetan.

Dituen bi sarbideetatik batek, markesen geletara eramaten zuen eta besteak, nekazaritzari loturiko espazioetara: ukuiluak, ardo upategiak… Bi balkoi ederretatik Kale Nagusia zeharkatzen zuten ospakizunak goza zitezkeen.

Hormarik zabalenak San Pedro parrokia aldera ematen du. Harrizko aparailuduna da, eta ez da erregularra, bao ugari egin zitzaizkiolako leihoak jartzeko. Bi ate ditu eta bazituen bi balkoi ere, eta beheko aldean, aparteko bi burdinsare.

Jauregia, zenbait inbentariok eta testamentuk agerian utzi dutenez, markesgoak bildutako margolan, tapiz, liburu, arma, eskultura, erlikia, dokumentu eta abarrez lepo zegoen garai batean.