Hotel Palacio de Pujadas

Erreserba ezazu zure logela

Hotela

Mesa comedor

Vianako hiriaren hirigune historikoan kokatua, Done Jakue Bidearen barruan, Palacio de Pujadas Hotela 2004ko martxoaren 5ean ireki zen.

Barrualdearen birmoldaketa oso eta konplexu bat egin ondoren, gaur egun hotelak bikaintasunez elkartzen ditu eraikin nobleak eusten duen historiaren garrantzia eta giroa, XXI. mendeko bidaiariak eskatzen dituen atseden eta erosotasunarentzat pentsatutako aurrerapen modernoenekin.

Palacio de Pujadas Hotelak 24 logela eder ditu. Logelak fin daude altzariz hornituak, eta badute berogailua, aire girotua, telefonoa, interneterako LAN konexioa, plasma telebista, hari musikala, edaritegi txikia, idazmahai pertsonalizatua eta kutxa gotorra.

Gainera, bada lau xamardun logela tako edozeinetan ostatu hartzea, dela “Vianako Printzea”, “Cesare Borgia”, “Nafarroako Blanca”, edo “Serrat-en logela”. Logela hauetan nabarmentzekoa da zabaltasuna, diseinua eta konforta. Logelok iragan historikoa ekartzen digute gogora.

Jendarteko Aretoaren lasaitasunean doan nabigatzen ahal da Internet-en barna, telebista ikusi, edo irakurtzeko gunean eguneko albisteak irakurri.

Hotelak, gainera, badu upategi-erretegia eta jatetxea. Bertan Errioxako, Nafarroako zein gainontzeko euskal herrietako sukaldaritzetako berezitasunak dastatzeko aukera izanen duzu, inguruko ardo entzutetsuez lagundurik.

Bukatzeko, kalitatezko establezimendu moderno honetako eskaintza, hoteleko kafetegiak osatzen du.

separador

Hoteleko irudi galeria